Kaixo lagunok hemen izango duzue 5. eta 6. mailako ikasleok zuen irudimenari ateak zabaltzeko aukera. Hemen agertuko dira zuek egindako idazlanak, argazkiak, abestiak, keskak, eta nahi duzuen guztia. Baina hori bai EUSKARAZ!!! Gure hizkuntza da eta.



2012-05-25

TXISTEAK

Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketan:
- Maria, hemen al zaude?
- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
- Andres, hemen al zaude?
- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
- Xabier , hemen al zaude?
- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
- Denak hemen al zaudete?
- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
- Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?


OIARTZ GUERRERO

KEXA GUTUNA

Zuzendari maitea:
Leire naiz, 5. mailako ikasle bat. Esan nahi dizudana da alcantarillako zuloa ez dutela oraindik estali eta oso usain txarra botatzen duela. Gainera ume txikiak oinak eta eskuak sartzen dituzte han.
Mesedez, estali beharko zenuke zulo hori?
Eskerrik asko

Leire

2012-05-24

GOZOKI GALDERA



Aste honetako gozoki galdera hau da:
Abesti hau da 5. mailako ikasleek dantzatuko dutena "Euskara Piztuz" jaiaren egunean, baina zein da abesti honen izena? Eta abesten duen taldearen izena?
Gozoki galdera honen erantzuna e-mailez bidali behar didazue zuen e-mailetik. Nire helbidea dakizuenez hauxe da: jrolac@fefcoll.com

2012-05-23

KEXA GUTUNA

Alkate jauna:


Kaixo alkate jauna nire izena Dayana da. Nire kexa hau da: Gustatuko litzaidake "Gugaz aurrera" ez ixtea. Nik 10 urte ditut eta hara joaten naiz. Nik nahiko nuke aurrera jarraitzea. Hainbat ume joaten dira eta laguntza behar dute. "Gugaz aurrera" sinadurak biltzen ari da.
Nire lagunak eta ni laguntzen ari gara sinadurak biltzen. 
Alkate jauna ez itxi "Gugaz aurrera" mesedez.
Zure erantzunaren zain


Dayana

OLERKIAK


MAITE ZAITUT

Oso polita zara
Aurpegian ikusten zaizu alaitasuna
Asko maite zaitut
Zuk daukazu nire maitasuna.

Maitemindu nintzen zutaz
Ezkutatzeko egiten nuen ahalegina
Baina hain azkarra zarenez
Egun batean konturatuko zina.

OIARTZ GUERRERO  5ºB




Abestia irribarretsua
zeuen ahalegina
pena handia eta tristezia
ipintzeko grina.
ALAI eta pozgarriaren
erloiu fina.
Zure ospakizun amaitutzat
dirudienez egina.
AFRICA DENNIS


Zortziko txikia egingo dut
Amodioz eta grina.
Ez dakit lortuko dudan a la ez
Hau nire ahalegina ,
Bada ez pada erabiliko
Dut hitz polit eta fina,
Kosta,kosta baina ALAI
Azkenerako egina.
SANDRA 


KEXA GUTUNA

2012ko maiatzaren 17a
Kaixo Zuzendari eta irakasle:
Aida deitzen naiz eta hamar urte ditut. Nik Francisco Collen ikastetxean ikasten dut eta oso pozik nago baina kexa txiki-txikitxo bat daukat.
Nire kexa hau da: Uste dut etxerako lan asko jartzen dituzuela. Hori konpontzeko uste dut lan gutxiago jarri behar dituzuela.
Egun batzutan gauza garrantzitsu batzuk egin behar ditugu eta gero lan guztiak egitera. 
Inguruko gaiak ikasten bidaltzerakoan ez zarete pasatzen (oraindik). Aurrerantzean ez dakit.

Ondo joatea espero dut.

Aida